Skip to main content

Inauteriak 2020

Aurten ere Ostegun gizen eguna, Inauteri giroan ospatu genuen Ikastolan. Urtero bezala, LHko ikasleek jaialdia izan zuten Ikastolan bertan eta ondoren, denak elkarrekin, plazara jaitsi ginen kirol ezberdinateko mozorroak jantzita. Plazan kalejira egin ondoren, 50 handi bat irudikatu genuen, Ikastolaren 50. urteurrena dela eta. 

Horrelako egunek horrela merezi dutelako, argazki asko atera genituen. Hona HEMEN ARGAZKI BILDUMA

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.