Skip to main content

Agate deuna

Urtero bezala, otsailaren 4an LH 3-4-5-6 mailatako ikasleak kalez kale ibili ziren, herriko kaleak girotuz, Santa Agedako kopla zahar eta abesti berriak abestuz. Garagunekoak era lagun izan genituen beste urte batez ibilbidearen zati batean. Argazki eta Bideoak HEMEN.
 
 
 
 
 

Azken albisteak

Azaraoaren 20an  Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.