Skip to main content

Proiektuen astea DBHn

Estreinakoz, Proiektuen astea bezala izendatu dugun astea gauzatu dugu DBHn. Astebetez, ohiko saioak eta ordutegiak eten eta arlo ezberdinetako proiektuei burubelarri heltzeko aukera izan dute ikasleek. Kasu batzuetan diziplinarteko proiektuak burutzen dira eta beste batzuetan arlokoak. Ikastolako instalakuntza berriek ematen dituzten aukerak aprobetxatu eta espazio handietan, maila ezberdinetako ikasleak elkarrekin jardun dute proiektuak aurrera eramaten. Gidalagun gisa, bi edo hiru irakasle izan dituzte uneoro gela bakoitzean. Esperientzia berria honen bidez, lanerako dinamika berriak sortzen dira eta talde lanaren garrantzia nabarmentzen da.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.