Skip to main content

Talo tailerra

Inhar Celaiaren ama Ana eta izeba Miki etorri zaizkigu talo festa egitera.

IƱigo sukaldaria eta DBHko sukalde tailerrekoekin batera, Ana eta Miki elkar lanean aritu dira sukalde barruan. Zoragarria izan da elkarren arteko laguntza eta armonia ikustea!!

Bitartean gure 4 urteko haurrek aho zabalik entzun dituzte Anaren azalpenak: Inharren aitonak, artaburuak bildu, lehortzen ipini, zuritu eta artoa aletu ondoren, arto alez betetako zakua astoaren gainean errotara nola eramaten zuen azaldu digu. Han errotariak, errota harriekin arto aleak txikitu ondoren, arto irinez betetako zakuak etxera ekartzen zituen berriro asto gainean.

Artaburuak ukitu, usaindu, irina eskuekin dastatu eta talo masarekin borobil txapalak osatuz aritu dira umeak, erabat sartuak bere lanetan.

Bukatzeko, ikasle nagusiek taloak plantxan egin ondoren, barruak goxo bete dituzte txokolate edo txorizoz. 4 urtekoak jangelan jan dituzte gozo-gozo eta 3 urtekoek ere merienda ederra egin dute beraien gelara eramandako taloekin.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!