Europako Mugikortasun Astea dela eta, irailaren 22an Kotxerik Gabeko Eguna ospatu zen. Eguna hasteko, ikasle eta langileak plazatik oinez abiatu ziren ikastolara, giro alaian.
Ikastolako ateak berriro zabalik ditugu eta ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da. Lehen egun hauetan askotariko emozioak izan dira protagonista: poza, urduritasuna eta, tarteka, tentsio apur bat ere bai.
Zientzietako irakaslea behar da DBHn %90 lanaldia duen ikasturte osoko baja bat ordezkatzeko. Zientzietan graduatua (ingenieritza, Kimika, Fisika, Matematika eta antzekoak).
Ikasturte hasiera dela eta, Argitxoren eskutitza jaso dute HHko ikasleek bere etxera gonbidatuz eta Argitxoren abestiaz oroitzen al diren galdetuz. Eskutitzak idatzi eta mendi buelta eginez, bertaratu dira!