Skip to main content

Uzturpe Ikastola APSIDEK antolatutako XI. jardunaldietan

Uzturpe Ikastolak APSIDEK (Euskadiko Psikopedagogia Elkarteak) antolatutako XI. jardunaldietan parte hartu du ikastolan aurrera daraman antolaketa neurologikorako programa azalduz 200 entzuleren aurrean. Jardunaldiaren gaia neurozientziak eta ikaskuntza izan da eta besteak beste Maria Lopez neurologarekin mahaia partekatu dute. Egitarauan 4 hitzaldi antolatu dituzte eta ikastolako ordezkariek, Ines Oria eta Usue Sukiak, arrakasta handia izan dute duela 6 urte lantzen hasi zen proiektua eta gaur egungo eskaintza pedagogikoa azaldu dutenean.  Zorionak!!!

 

Uzturpe ikastola ha participado en las XI jornadas educativas organizadas por APSIDE (Asociación de psicopedagogía de Euskadi) con el tema "neurociencias y aprendizaje". Las representantes de nuestra ikastola, Ines Oria y Usue Sukia han expuesto el proyecto de organización neurológica y las nuevas metodologías pedagógicas que se está llevando a a cabo en nuestro centro escolar   obteniendo un éxito rotundo. ¡Felicidades!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.