Skip to main content

Oier Goikoetxea

Donostiako Easo Politeknikoak antolatzen duen SketchUp lehiaketan finalista izan dugu DBH3-n ari den Oier Goikoetxea. Lehiaketa honetan, SketchUp programa erabiliz, eraikuntza baten diseinua egitea eskatzen dute. DBH 3-4 eta Batxillergoan dauden ikasleei zuzendua dago eta gisa honetako programen erabilera, bigarren hezkuntzako ikasleen artean sustatzea du helburu. Oier, fin aritu da, izan ere, bera izan da DBH mailako finalista bakarra. Zorionak Oier!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.