Gaurkoan luxuzko bisita jaso dugu Ikastolan; DBH 3 eta 4ko ikasleek Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren Baga Biga Higa emanaldia zuzenean ikusteko aukera izan dute.
Lehen Hezkuntzako ikasleak San Blasera joan dira. Eguraldi bikaina lagun izan dute, eta bertan, ohiturari jarraituz, erroskilak dastatzeko aukera izan dute.