Skip to main content

Euskara arnasteko prest

Maiatzaren 27an 'Arnastu euskara' lipdub erraldoia hartuko du Tolosak; kantua eta ibilbidea prest ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. 
Tolosaldea euskararen arnasgune bilakatze bidean, Galtzaundi Euskara Taldeak hilabeteak daramatza maiatzaren 27ari begira: Arnastu euskara lipdub erraldoia antolatu dute ordurako, eta kantua eta ibilbidea prest dituzte jada.

Tolosako Plaza Zaharrean egin dute aurkezpena, hantxe biribilduko baitute lipdub jendetsua. Kantu baten erritmoa eta letra jarraituz, izena eman duten herritar eta talde guztiek ibilbideko kaleak zeharkatzea izango da gakoa, amaieran guztiak Plaza Zaharrean elkartzeko. Horrela, beraz, Arnastu euskarak ezinbesteko zuen elementua ondu dute dagoeneko: kantua.

Zigor Sagarna tolosarrak sortu du melodia, eta Laket taldeak jantzi du musikaz; perkusioan Xabier Beldarrainen laguntza izan dute. Grabaketa, berriz, Ereñozuko (Hernani, Gipuzkoa) Aieka estudioan egin dute, Pello Gorrotxategiren zuzendaritzapean.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.