Skip to main content

Euskararen egunaren inguruan Galtzaundik

Euskararen egunaren inguruan Galtzaundik tailer bi eskaini zizkien DBH4ko ikasleei: graffiti tailerra eta argazkilaritza tailerra.

Lehenengoaren harira, maiatzaren 12tik 27ra Ibarran herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko gauzatuko den  "I barra-barra" kanpainaren leloarekin graffitia egin zuten plazan.

Bigarren tailerrean norbere ikastetxearen historia 30 argazkiren bidez azaltzea eta bideo bat egitea eskatu zitzaien. Gure ikasle diren Jokin Gurrutxaga, Mara Odriozola eta Asier Artola aritu dira lanketa hori egiten. Gaurtik aurrera, beste ikastetxeekin batera, Tolosako Kultur Etxean argazki erakusketa zabalduko da maiatzaren 4 arte. Egun horretan, atxikiturik bidali dizuegun bideo aurkeztuko dute eta Kike Amonarrizen gidaritzapean gauzatuko da ikasleen hitz hartzea ondorengo gaien inguruan: euskararen egoera herrian, gazteen sozializazioa, hizkuntz jarrerak...

 

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.