Skip to main content

IRAKASLE BATZUK WALDORF eskolako proiektua ezagutzen

Hik hasik antolatuta, Trokonizen dagoen Geroa eskolako proiektu pedagogikoa ezagutzeko egun osoko bisita egin zuten martxoaren 25ean. Waldorf- pedagogiaren inguruko azalpen orokorra eta hezkuntza- proiektuaren gaineko informazioa jasotzeaz gain, taldeka banatuta, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako nondik norakoen berri jaso zuten hezitzaileek. 100 lagun elkartu ziren orotara, Rudolf Steiner pentsalari eta hezitzailearen filosofian oinarritzen den pedagogia ezagutzeko.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.