Skip to main content

ELKARBIZITZA - ANTZERKI FORUM

BAKETIK - ELKARBIZITZA - ANTZERKI FORUM

BAKETIKek antolatutako ekimen horretan bizikidetzaren gaineko alderdiak landu ditugu. Irailaren 16a eta 18a bitartean elkarbizitza lantzeko ANTZERKI FORUMA izeneko saioak gauzatu dira gure gelatan. Antzerkiaren bidez alderdi hauek landu ditugu: geure arteko harremanak hobetzea, elkar ezagutzea, gatazken prebentzioan sakontzea, enpatia lantzea... Horretarako antzezlana, horren foruma eta tallerrak burutu ditugu. Horrek guztiak, geure arteko harremanetan eragina izango duelakoan gaude. Esperientzia oso interesgarria eta baikorra izan dela iruditu zaigu. Ikasleen esku­hartze handia eta gogotsua izateaz gain, balio etikoak barneratu ditugula ere, esango genuke.

Antzerki-forum metodologiaren bitartez hiru galderen inguruan hausnartzeko aukera izango da; zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin dezakegu etorkizunean errepika ez dadin? 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.