COVID-19

Familia agurgarria,

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.

Etenaldi horrek, hasiera batetan, 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ondorioz, bertan behera geratzen da ikastolan aurrez aurreko eskola-jarduera guztia, baita eskolaz kanpoko jarduera eta kirola ere. 

Egun hauetarako aurreikusita genituen irteera eta guraso bilera guztiak ere bertan behera geratuko dira, Osasun Sailaren jarraibideak jarraituz.

Frantzirako aurreikusitako elkartrukea, momentuz, atzeratu egingo da.

Datozen egunetan jakinaraziko dizuegu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten, jarraitu beharreko urratsak. Horregatik, ikastolatik jasotako mezuei adi egotea eskatzen dizuegu.

Atxikita bidaltzen dizuegu Hezkuntza sailetik jasotako gutuna.

Edozein zalantzaren aurrean, lasai deitu ikastolara.

Ulertuko duzuelakoan,

 

Usue Sukia Zurutuza

Uzturpe Ikastolako Zuzendaria