Pasar al contenido principal

Gatazkaren bidez komunikatzen ikasi

Irudia
LH komunikazioa

Gatazkaren bidez komunikatzen ikasten

 

Komunikatzailea izango da Uzturpe ikastolako irteera profilean bigarren ezaugarria. Lehen Hezkuntzako etapa oso garrantzitsua izan ohi da ildo honetan. Argudiaketa eta negoziaziorako gaitasun eskasekin hasten baitugu, eta etaparen amaieran, nerabetasun eta izaera kritikoa ate joka ditugun adin tarte honetan, berebiziko garrantzia izaten baitu komunikatzen jakiteak.

Oraindik ere gatazkarekiko dugun ikuspuntuak “ezkor” izaten jarraitzen badu ere, gure helburua ikasleek gatazka ikasteko aukera moduan ikustea da; eta horretarako, berebiziko garrantzia hartzen du komunikatzen ikasteak.

Gatazkak ez dauka zertan sufrimendu, lehia edo biolentzia izan beharrik, azken batean, gatazkak betea dugu gure bizitza, denok ezberdinak garelako, norberak bere interesak defendatu nahi ditugulako, aldaketa baterako edo ebazpenerako bidea delako. Gatazka,  komunikazio egoki batekin, ikasle, irakasle edo azken finean, pertsona ororen garapenerako bidea dugula ikustarazten saiatzen gara.

Hori dela eta, Uzturpe ikastolan gatazka hauek ebazteko, estrategiak ematen saiatzen gara. Oraindik ere gogoan ditugu eraikina berritu aurreko “adostokiak”, belarri eta aho erraldoiak irudikatuak genituen txokoak. Ikasleak bertan kokatzen ziren elkar komunikatzen saiatzeko. Txandak errespetatuz, hitz egin eta batez ere, elkar entzuten ikasteko.

Gaur egun, gatazkak izaten jarraitzen dugu, elkar entzun, sentitzen duguna identifikatu eta hitz egokiak bilatzen saiatzen gara, aurrean dugunari ahalik eta samurren adierazteko; baina hala eta guztiz ere, gehinetan denbora falta sentitzen dugu, gatazkak modu aproposean ebazten saiatzeko, denbora falta elkar entzuteko, denbora arnasa hartu eta norberaren ideiak hausnartzeko, denbora falta komunikazio goxoa eskaintzeko… Beraz, agian teoriatik haratago, ez al genioke behar lukeen garrantzia eman behar komunikazioari?

 

 

Azken albisteak

Han llegado las primeras gotas de lluvia y el alumnado de Educación Infantil ha tenido una oportunidad inmejorable para disfrutar del tiempo lluvioso.
Los alumnos y alumnas de 1.º y 2.º de ESO han disfrutado de una estupenda excursión de dos días. El primer día disfrutaron de la playa y practicaron kayak; el segundo, realizaron una bonita ruta de montaña.
Para empezar el curso como es debido, el alumnado de 3.º y 4.º de ESO ha realizado una salida a Hondarribia.
Los alumnos y alumnas de Educación Infantil ha visitado la XIV exposición dirigida por Marce Tena.