Pasar al contenido principal

Elhuyar Zientzia Azoka

Irudia
irudia

Elhuyarrek eta Kutxa Fundazioak antolatuta, Gipuzkoako 10 ikastetxetako 100 gaztek ikasturtean zehar landutako 23 proiektu ikusgai izan dira Tolosako Alondegia plazan. 

Bertan ospatu da lehen Elhuyar Zientzia Azoka (STEAM). Gipuzkoako hainbat ikastetxetako gazteek ikasturtean zehar egindako proiektuak Tolosako Alondegiko plazan erakusteko aukera izan dute. Azoka goizeko hamar eta erdietan inauguratu da, zinta mozteko ekitaldiarekin. Uzturpeko DBH1 mailako ikasleak beraien Natur Zientzietako proiektua aurkeztu dute: mikroorganismoen inguruko ikerketa bat. Ikastolan hartutako laginak petri plaketan hazten jarri dituzte, bakteria eta honddoak ikusi ahal izateko, eta hauen argazkiak aurkeztu dituzte azokan.

Guztira 12 eta 18 urte bitarteko 100 gazte bildu dira eta 23 proiektu desberdin aurkeztu dituzte: Ibarrako Uzturpe ikastola, Alegiako Aralar BHI, Amasa-Villabonako Erniobea BHI, Beasaingo La Salle, Hondarribiko Talaia BHI, Lasarte-Oriako Oriarte BHI eta Tolosako Herrikide ikastetxea, Orixe BHI, Tolosaldea LHI eta Tolosaldeko eskolaz kanpoko STEAM eskola. Ikastetxeekin batera, Asteasuko Algaloop enpresak bere ikerketa- eta berrikuntza-lanaren lagin adierazgarriak erakutsi ditu. Izan ere, ekimen honen helburua gazteei zientziaren eta teknologiaren benetako mundua hurbiltzea eta hura inspiratzea da.
 

Azken albisteak

El anuario de este curso está listo para que lo leais. En él podreis ver los momentos vividos durante este curso, las actividades realizadas e infomación sobre los servicios, los proyectos etc. 
Antes de las vacaciones de verano os queremos informar de la web ARITUZ.
En el aula de 2 años, durante los últimos días hemos recibido la visita de varias familias, y la experiencia ha sido muy enriquecedora.
El alumnado de 4.º de ESO ha desarrollado un interesante proyecto interdisciplinar entre las asignaturas de Ciencias Sociales y Artes Escénicas.