Skip to main content

UZTURPEGUNA

 

Ikasturtero bezala, ikastolako komunitatea indartu asmoz, gure nortasunaren eta baloreen erakusle den Uzturpeguna antolatu da maiatzaren 31n.

Ikasle, familia eta langileen artean antolatzen den egun hau jaialdiarekin hasi da. URTAROAK gaia lagun, fin aritu dira gure artista txiki eta gazteak hilabetez hilabete ikuskizun anitzak eskainiz.

Hainbat ikasturtetan ikastolako egun handia osorik kiroldegian burutu izan da. Aurten estreinekoz,  festarekin ikastolako kanpo espazio berrituan  jarraitu dugu: elkarlanean prestatu eta zerbitzaturiko bazkaria, toka, photocalla, zirku tailerra, dantza tailerra...  Horrez gain, gure nortasunaren, balioen eta hezkuntza proiektuaren isla den gure irudi korporatibo berriarekin diseinaturiko arropa ikusi, probatu eta eskaera egiteko aukera ere izan dugu.

Beste behin ere auzolan erraldoi honen emaitza bistakoa izan da, elkarlanean antolaturikoaz  elkarrekin gozatzeak ez baitu parekorik!

 

Irudia
UZTURPEGUNA