Pasar al contenido principal

AUZOLANEAN GURE GUREA DEN FESTA

 

Ikasturtero Uzturpeko komunitatea indartu asmoz, Uzturpeguna antolatzen dugu. Gure nortasunaren eta baloreen erakusle, komunitate osoaren arteko auzolan erraldoi baten emaitza da festa egun hau.

Ikasle, familia eta langileen artean elkarlanean antolatzen den egun hau goizean izaten den ikasleen jaialdiarekin hasten da eta bazkari, dantzaldi batekin bukatu. Tartean guztiok gozatzeko moduko ekintza oparoa izan ohi da.

Hainbat ikasturtetan ikastolako egun handia kiroldegian burutzen bazen ere, aurten bi guneetan banatu behar izan dugu. Goizean Haur Hezkuntzatik hasi eta BDH 4ra bitarteko ikasleek ZIRKUA gaia izan dute bere ikuskizunetan oinarri. Jarraian izan diren pilota eta pala txapelketa bukatzean ikastolako 2 urteko eraikinaren ondoan bukatu dugu festa. Bazkariaren ostean guztietarako aukera izan da: bolo eta toka txapelketa, zirku tailerra, photocall eta dantzaldia.

Beste behin ere auzolan erraldoi honen emaitza bistakoa izan da, guztion artean antolaturikoaz guztiok elkarrekin gozatzeak ez baitu parekorik!

 

UZTURPEGUNA