Eskola agenda 2030 - Udal Foroa

Eskola Agenda 21 proiektua garai berrietara egokitu da eta ESKOLA AGENDA 2030 estreinatu dugu aurten. Transizio-urte honetan, IKASTEXE IRAUNKORRA, HERRI IRAUNKORREAN izan da gure gaia. Lelope honetan, Garapen Iraunkorreko Helburuak ezagutu ditugu.

Gure herri eta ikastexea iraunkorrak izateko bidean, hainbat ingurumen alderdi landu ditugu. Herri mailan egindako lanaren emaitzak, udal forora eraman genituen maiatzaren 18an: ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta udalari egiteko proposamenak. Ikasleen ordezkariak lasai eta jator jardun ziren alkate eta teknikariekin solasaldian.

Eskerrak eman nahi dizkiegu herri iraunkorrago bat lortzeko ahalegin honetan !!