Uzturpe Ikastolako mendi taldea berriro martxan da

Aurreko asteburuan, Gaztain Eguna antolatu zuten, Zazpi Bidetan zehar gaztainak jaso eta denak elkarrekin bazkaldu zuten plazako aterpean. Bazkal ostean danbolinan erretako gaztainak dastatzeko aukera izan zuten.

Ikasturteko lehen mendi irteera izan da, baina hemendik aurrera gehiago ere antolatuko dira. Hona hemen irudi batzuk: