Urriaren amaieran, guraso talde bat izan genuen gure artean Gau Beltzaren inguruko eskulan tailer batean parte hartzen.
LH5.mailako ikasleok Unibertsoa proiektuaz ditugun ezagutzak areagotzeko asmotan Eureka zientzia museoan izan gara, bertako Planetariumeko saio berezi eta interesgarri bat ikusiaz. Eguraldiak lagundu digunez, hondartzan bazkaltzeko aukera ere izan dugu.
Ikaste prozesuan oso aberatsa iruditzen zaigu adin desberdinen nahasketa ematea.
Australian jaiotako euskaldunak hango diasporaren nondik norakoak eman dizkigu, bai eta bere testigantza zuzena ere.
LH 6koak egun osoko irteera izan dugu Zumaiara. Bertan Flischak ezagutu ditugu, hau da; geruza alternatuak dituzten arroka-multzoak. Geruza hauek gertutik ikusi eta ikutzeko aukera izan dugu kostaldeko herrira gerturatuta.
Uzturpe Ikastolako eskola kirolaren hasiera gogotsu egin da! Aurten, gure ikasleek aukera zabala dute kirol eta aisialdi arloetan parte hartzeko, eta horrek ekintza ugari ekarri ditu
Gerraren erdian, milaka haur bizi dira beldurrez, janaririk gabe, ura eta mediku-laguntzarik gabe. Etxerik gabe geratu dira asko, eskolara joateko aukerarik gabe, jolasteko lekurik gabe. Eta guk badakigu haur guztiak —Palestinan, Euskal Herrian edo munduko edozein lekutan— eskubide berdinak ditugula: bizitzeko, ikasteko, amets egiteko eta maitatuak izateko eskubidea.
Udazkenaren etorrerarekin batera, LH5.mailako ikasleak Uzturpe ikastola inguruko basoetan barrena ibili dira
Asteazkenean, Tolosako liburutegira joan ziren LH2ko ikasleak Hizki Hazka aretora.
Pagination
- Previous page
- 4 orria
- Next page