Skip to main content

UZTURPE IKASTOLA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEAREN

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Gure kooperatibaren Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz , Errektore Kontseiluak Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du; batzar hori horrela egingo da:

EGUNA: 2017ko azaroaren 30a.

ORDUA: 18:30ean, lehenengo deialdian.

19:00etan, bigarren deialdian.

TOKIA: Uzturpe Ikastolan, Egialde 2. Ibarra

 

GAI ZERRENDA

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

  1. Lehendakarien agurra.

  2. Aurreko urteko aktaren berri ematea.

  3. Akta onartzeko bi bazkide izendatzea.

  4. Errektore Kontseilua berritzea.

  5. 2016-2021 Estrategi plana. 2017-18 Ikasturteko plana.

  6. Obra proposamena eta hala badagokio onarpena.

  7. 2016-2017ko ekitaldiari dagokion urteko kontuen kudeaketa eta 2017-2018ko aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, kontuak onestea.

  8. Ikastolako kuotak.

  9. 16-17 ikasturteko hainbat datu aurkeztea.

  10. Jarduera osagarriak.

  11. Galdera-eskeak.

Ikastolako kide guztiok elkartuz, gure berriak ezagutzeko aukera ederra da. Egun horretan gure artean izango zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

(Dokumentazioa behean atxikita dago)

Ainara Barrio

Errektore Kontseiluko Lehendakaria