
UZTURPE IKASTOLA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEAREN
OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA
Gure kooperatibaren Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz , Errektore Kontseiluak Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten du; batzar hori horrela egingo da:
EGUNA: 2017ko azaroaren 30a.
ORDUA: 18:30ean, lehenengo deialdian.
19:00etan, bigarren deialdian.
TOKIA: Uzturpe Ikastolan, Egialde 2. Ibarra
GAI ZERRENDA
Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:
-
Lehendakarien agurra.
-
Aurreko urteko aktaren berri ematea.
-
Akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
-
Errektore Kontseilua berritzea.
-
2016-2021 Estrategi plana. 2017-18 Ikasturteko plana.
-
Obra proposamena eta hala badagokio onarpena.
-
2016-2017ko ekitaldiari dagokion urteko kontuen kudeaketa eta 2017-2018ko aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, kontuak onestea.
-
Ikastolako kuotak.
-
16-17 ikasturteko hainbat datu aurkeztea.
-
Jarduera osagarriak.
-
Galdera-eskeak.
Ikastolako kide guztiok elkartuz, gure berriak ezagutzeko aukera ederra da. Egun horretan gure artean izango zaretelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
(Dokumentazioa behean atxikita dago)
Ainara Barrio
Errektore Kontseiluko Lehendakaria