Skip to main content

GORA EUSKARA

Irudia
Gora euskara!

   

ARGITXO BIDAIARIA

 

Uzturpe Ikastolako Euskara Taldeak eta Haur Hezkuntzako irakasleok "GORA EUSKARA" kanpaina martxan jarri genuen Nazioarteko Euskararen Eguna aitzakitzat hartuz. Kanpaina hau Argitxo Bidaiariarekin ari gara lantzen, ostiralero Argitxoren panpina garaiari dagokion gaia lantzeko triptiko batekin familion etxeetara bidaliz. Argitxo etxeetan izan eta pertsonaia honek zer eskaintzen digun ezagututa, familiek geuk bezala Argitxorekin jolasteko, euskaraz abesteko, ikasteko eta maitatzeko aukera izatea espero dugu.

Hilabete honetan Argitxok Iñauterien inguruko informazioa, marrazkia eta abestia eskaini dizkie izan den etxeetako kideei.

 

Eta… zer ospatu dugu iñauterietan? edo nola?

Euskal Herriko iñauterietan, gaur egun, jatorri ezberdina duten bi iñauteri mota ospatzen dira. Alde batetik, ospakizun tradizionalei eta mitologiari lotuta daudenak daude, eta bestetik, modernoagoak direnak. Iñauteri modernoei buruz hitz-egiten denean, gure Tolosako Iñauteriak dira ospetsuenetarikoak. Iñauteri mota honetan, jendea mozorrotu egiten da eta kaleetan, kolore eta argiz betetako karrozen desfileak izaten dira, gehienetan musikarekin lagunduta. Tolosako inauteriak iñauterien ohiko egunetan ospatzen dira, Ostegun Gizen egunetik  Piñata igandera arte (ohiko inauterien ondorengo igandean iñauteriei agurra egiten zaie). Hala ere, festa egun handiak Ostegun Gizenetik Asteartitara bitarte izaten dira eta jendea mozorrotzen den egunak Zaldunita (igandea), Astelehenita (astelehena) eta Asteartita (asteartita) izaten dira.

Argazkiak hemen

 

Irudia
GE

 

 

 

 

 

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.