Skip to main content

Euskara eta Kulturartekotasuna proiektua

Irudia
FBO ONA

Euskara eta Kulturartekotasuna proiektua

 

Euskara eta kultuartekotasuna lantzeko proiektu aintzindaria bultzatu zuen UEMAk iaz Ibarran. Aurretik Zaldibian gauzatu ziren zenbait ekintzetan oinarrituta eta HUHEZIren aholkularitza eta gidaritzapean, Ikastolan bertan hainbat eraldaketa eraman ziren aurrera. 

Euskararen erabilera bultzatu eta balioan jarri nahi izan da, gaur egun herrian dugun kulturartekotasun aniztasuna kontutan izan eta aniztasun hau ere balioan jarriz.

Horretarako, Euskaraz egiten diren komunikazioei uko egin gabe, Euskara ulertzen ez duten familietara iristeko moduak aztertu eta martxan jarri dira.

Esate baterako, ikasturte hasierako familia bilerak Euskara hutsean burutu dira (lehen bi izaten ziren bat euskaraz eta bestea gazteleraz), eta aldibereko itzulpen zerbitzu bat eskaini da mugikorraren bidez euskara ulertzen ez duten familia guztientzat. Era horretara, familia guztiak bilera bakar batean biltzeko aukera izan da.

Bestalde, idatzizko komunikazio asko ere Euskara hutsean ateratzen dira Ikastolatik, Telegram kanal ezberdinetara. Aplikazio honen bidez, jatorrizko testu horiek, automatikoki beste edozein hizkuntzetara itzultzeko aukera du edonork. 

Iaz martxan jarri zen proiektua, pixkanaka sendotzen ari da eta euskara ulertzen ez duten familiak gertuago eta integratuago egoten laguntzen du, erdigunean, gure hizkuntza jarriz. 

 

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.