Skip to main content

EUSTAT ikerketa Ibarran

2021eko zentsuari dagozkion datu soziolinguistikoak argitaratu ditu Eustat estatistika-erakundeak. Erkidegoko datuak ez ezik, udalerrikakoak ere ematen ditu zentsuak. Txosten honetan jaso dira Ibarrako emaitza nagusiak, eta aurreko aldietako zentsuetakoak ere bai, alderatu ahal izateko.

Datu horien lanketa sakonagoa prestatzen ari da UEMA, udalerri euskaldunen eta arnasguneen egoera zein den jakiteko: datu soziolinguistikoen eboluzioa aztertuko da eremuz eremu, eta beste aldagai estatistiko batzuekin gurutzatuko da, joera horien nondik norakoak interpretatze aldera.

Estatistika ofizial bateko emaitzak dira honako hauek. Inkesta bidez eta zentsuko datuak embiliz kalkulatzen dira. Horrelako estatistika guztiek bezala, honek ere badu akats-tarte bat. Hortaz, udalerriko datuak orientagarritzat hartu behar dira, joerak ikusteko, ez emaitza zehatz eta itxi gisa.


Bertan, Ibarrako euskararen ezagutzari, lehen hizkuntzari eta etxeko erabilerari buruzko datuak aurki ditzakegu. Euskararen ezagutzak 40 urtetan gora egin duen arren, etxean euskara eta gaztelania erabiltzen duten ehunekoa ere handiagoa dela ikus dezakegu, besteak beste.

Datu guztiak eskuragarri ondorengo txostenean.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.