Skip to main content

AUZOKO, ostiralean bilera

Hauek dira Auzoko egitasmoaren 3 helburu nagusiak:

1- Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbildu nahi ditugu. Euskara guztien esku jarri nahi dugu, hizkuntza kalean, jende arten ikasteko aukerak sortuz, hori baita hizkuntza bat norberaganatzeko modurik naturalena.

2- Herritarrak gure herrietako hizkuntza aniztasunaz jabetzea: Gure herrietan gaur egun denetariko doinuak entzun ditzakegu. 20, 30, 40 hizkuntzen hiztunok konpartitzen ditugu kale, eskola, denda, kiroldegi eta abarrak.

3- Hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi ditugu, norberarena aintzat hartuta, euskara kohesio hizkuntza izan dadin eta etorkizunera begira bide horretan sakondu nahi dela oinarritzat hartuta.

Hiru helburu nagusiez gain, zeharkako helburu hauek  ere bete nahi ditugu Auzokorekin:

  • Herritarren parte hartze publiko aktiboa bultzatzea.
  • Euskara eta gure herrietan bizi diren gainontzeko hizkuntzen arteko zubiak eraiki.
  • Euskal hiztunak euskarari eustearen eta erabiltzearen garrantziaz ohartarazi.
  •  Herritarren arteko harreman sare horizontalak landu eta osatzen lagundu.
Auzokoak.pdf

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.