Pasar al contenido principal

Dislexia On! Ziurtagiria eskuratu du ikastolak

Irudia
DISLEGI

DISLEXIA ON! ZIURTAGIRIA ESKURATU DU IKASTOLAK

Aurreko larunbatean DISLEXIA ON! proiektuaren amaierako-ekitaldian izan ginen. Bertan dislexiaren eragin akademikoa eta soziala murrizteko lan egiten duen Dislegi elkartearen aitortza jaso genuen Uzturpe ikastolak egindako lanketa eskertuz.

Tolosako kultur etxean izan zen ekitaldian Dislexia on proiektu pilotuak iraun dituen 5 ikasturteetan zehar aurrera eraman diren 3 faseak gogora ekarri ziren.

Fase gorrian zehar dislexia eta beste ikaskuntza zailtasun espezifikoei buruzko formazioak jasotzeaz gain, gure ikastolaren autodiagnostiko bat egin eta dislexia duten ikasleen detekzioan aurrera pausoak eman genituen.

Fase laranjan zehar Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalean formakuntza eta aniztasunari erantzuteko bidean trebatzeko aukera izan dugu. 

Azken fasean gure programazioak idutzaileagoak, inklusioboagoak egiteko sortu den plataforma probatu eta saiakerak egiteko aukera izan dugu. Zigilu berde honek, gure ikastolako aniztasunari ahalik eta erantzun inklusiboena emateko bidean, lanean jarraitzeko dugun konpromezua berresten du.

Azken albisteak

Los alumnos y alumnas de 1.º y 2.º de ESO han disfrutado de una estupenda excursión de dos días. El primer día disfrutaron de la playa y practicaron kayak; el segundo, realizaron una bonita ruta de montaña.
Para empezar el curso como es debido, el alumnado de 3.º y 4.º de ESO ha realizado una salida a Hondarribia.
Los alumnos y alumnas de Educación Infantil ha visitado la XIV exposición dirigida por Marce Tena. 
El viernes pasado los alumnos y alumnas de Primaria fueron a Belauntza. FOTOS