Pasar al contenido principal

BI URTEKO GELETAKO TXIKIEK IKASTOLA HANDIA BISITATU DUTE

Irudia
Bi urtekoak goran

Psikomotrizitatea ikastola handian

Iritsi da ikastola handira joateko eguna, urduritasuna eta gogoa izan dugu gure gorputzean. 09:15etan autobusa hartu dugu, gustura hartu dute, nahiz eta batzuei gehiago kosta izan zaien.

Bertara iritsi eta Haur Hezkuntzako geletara gerturatu gara. Zain zeuden bertako ikasleak, anai-arrebak eta irakasleak ere. Bakoitza bere nahia eta beharraren arabera toki batetik eta bestera mugitu dira. Bertako materiala miatu, esperimentatu eta esploratzen.

Zaharrenek ere goxo hartu dituzte bi urteko ikasleak eta giro goxo eta lasaien aritu gara jolasean. Jarraian psikomotrizitate gelara jaitsi gara eta bertan hamaiketakoa egin ostean, saioa hasi dugu. Saltoak, txiribueltak, espaldereta igo-jaitsi, etxeak egin … gustura ibili gara!

 

Azken albisteak

Han llegado las primeras gotas de lluvia y el alumnado de Educación Infantil ha tenido una oportunidad inmejorable para disfrutar del tiempo lluvioso.
Los alumnos y alumnas de 1.º y 2.º de ESO han disfrutado de una estupenda excursión de dos días. El primer día disfrutaron de la playa y practicaron kayak; el segundo, realizaron una bonita ruta de montaña.
Para empezar el curso como es debido, el alumnado de 3.º y 4.º de ESO ha realizado una salida a Hondarribia.
Los alumnos y alumnas de Educación Infantil ha visitado la XIV exposición dirigida por Marce Tena.