Pasar al contenido principal

Euskararen eguna 2019

 

Ospatzeko eta aldarrikatzeko egun honetan, guk ere Uzturpe Ikastolatik bat egin eta ekintzaz betetako eguna izango dugu gaurkoan.  
Euskara batzordeko ikasle kideek, geletan hausnarketa egin eta kideen ideiak jaso ondoren, egitarau zabala osatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
EGUNERO IZAN DADILA EUSKARAREN EGUNA!
 

2019ko ospakizunen egitaraua:

09:15-10:30 HH osoan eta LH1-2 mailetan, aurpegi margoketa izango dute Zirkulazio Librean DBH2koen eskutik.

9:15-10:00 DBH4ko ikasleek Ahozko literatura eta XX.mendeko poesigintzaren inguruko emanaldia DBH1eko ikasleei. (Musika gelan)

9:30-10:00 LH5eko ikasleek HH3ko ikasleei Euskal Mitologiari buruzko antzerki bat egingo diete.

10:00-11:00 LH 3 eta 4koek Irene Caminosi, tolosar txirrindulari eta trialean aritzen denari, elkarrizketa egingo diote. (Musika gelan)

Txistorra ogitartekoa: (Jangela sarreran, sukaldaritza tailerreko ikasleen laguntzaz)

10:10ean DBH

10:30ean LH 1-2

11:00ean LH 3-4-5-6

11:00etan HH (geletan, euskal musikaz girotua)

11:00-11:45 GINKANA ERRALDOIA LH 1 eta 2ko  ikasleekin.

11:45-12:30 GINKANA ERRALDOIA LH 3 eta 4ko  ikasleekin.

 11:30-12:30 HITZAPASA jokoa 5 eta 6. maila DBH4ko ikasleen eskutik.

11:30-12:30 SUA jokoa DBHko geletan.

15:00-16:00 KANTU FESTA  Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako  eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek eskainia ikastolako frontoian.

Egunean zehar Ibarrako herrian dagoen hizkuntza aniztasunaren erakusgarri, hizkuntza horien oinarrizko hainbat hitzen hiztegiak paretetan itsatsiko dituzte DBH3ko ikasleek.

 

Azken albisteak

Los alumnos y alumnas de 1.º y 2.º de ESO han disfrutado de una estupenda excursión de dos días. El primer día disfrutaron de la playa y practicaron kayak; el segundo, realizaron una bonita ruta de montaña.
Para empezar el curso como es debido, el alumnado de 3.º y 4.º de ESO ha realizado una salida a Hondarribia.
Los alumnos y alumnas de Educación Infantil ha visitado la XIV exposición dirigida por Marce Tena. 
El viernes pasado los alumnos y alumnas de Primaria fueron a Belauntza. FOTOS