Pasar al contenido principal
2016/12/05

Ikastolen aurtengo proposamena: Jolastu familian!

Eguberrian, familian elkartzen gara, eta etxeak jolas, jokoz, jostailuz eta gailu elektronikoz gainezka izaten dira. Une  aproposa izan daiteke  gure seme-alabei  gure denbora, gure astia eskaintzeko, beraiekin jolastuz. Era honetan, gure denbora baliotsua elkarrekin konpartitzea izan daiteke egin diezaiekegun oparirik preziatuena.

Gure seme-alabekin jolasten dugunean,  haurrek guretzako garrantzitsuak direla sentitzen dute, gure atentzio guztia beraiei eskaintzen diegula, beraiekin disfrutatu egiten dugula, beraien eredu izan nahi dugula… Haurrek maite ditugula  sentitzen dute, eta maitatua sentitzeak haurraren auto-estimua eta zoriontasuna bultzatzen ditu.

Elkarrekin jolastuz familiartekoon harremanak sendotzen dira, elkar hobeto ezagutzen dugu, bakoitzaren kezkak eta sentimenduak azaleratzen ditugu, elkarri laguntzen diogu, eta denen arteko familia-oroitzapenak eraikitzen joaten gara.  

Ea hemen proposatzen dizkizugun jolas eta joko berri hauek laguntzen dizueten helburu hori lortzen.

Itzali gailu elektronikoak eta jolastu familian!

 

ARGITXO PUZZLE PROGRESIBOAK  (2-5)

Jolasaren helburua  Argitxorekin identifikatuz, eta jolastuz,  euskararekiko atxikimendua garatzea da. Honekin batera,  banaka nahiz binaka jolastuz disfrutatzea, eta kideekiko errespetuzko jarrerak izatea.

Baita ere, jarduera osatzeko behar den arreta,  irudikapen espaziala eta kontrol motorra  (esku-motrizitatea) garatzea, eta norbere sentimenduak eta pentsamenduak era egokian adierazteko ahozko hizkuntza erabiltzea.

Puzzlearekin jolasteko hainbat bide  proposatzen dira: banaka (norberak puzzleak egitea), binaka (puzzlea bi haurren artean osatzea; puzzlea begiak itxita egitea, kidearen aginduei jarraituz…), nahiz helduok  lagunduta (irudiei buruz hitz egitea;  Argitxoren eta norbere emozioez hitz egitea; ipuinak asmatzea…).

Ezaugarriak:  6, 9, 12 eta 16 zatiko 4 puzzle. Puzzleen neurria:  16x16 cm

 

NIRE LEHEN HITZAK (4+)

Jolasaren helburua euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea da, arau soileko talde- jokoetan errespetuzko jarrerak erakutsiz jardutea, eta irakurketa-idazketa prozesura hurbiltzea.

Puntuazio desberdina duten hitzak taldean nahiz bakarka osatzen jolasteko jokoa. Jolasteko era desberdinak eskaintzen ditu: banaka (txartel bat aukeratu eta bertako hitza osatu, eta esanahia asmatu), binaka (egokitutako txarteleko hitzak bien artean osatuz, edo norberari egokitutako irudia ahozko azalpenen bidez deskribatuz kideari, kideak igarri dezan; hitzak duen silaba kopuru beste txalo joz…),  nahiz taldean (kooperazio joko legez, puntuak kontutan hartu gabe eta irabazlerik gabe, nahiz ohiko eran).  Kaxan bertan aurkituko dituzue taldean jolasteko argibide zehatzak.

Asmatu, eta adostu, jolasteko era berriak!

Ezaugarriak:  22 txartel, taula eta 100 letra-fitxa. Taularen neurria: 34x34 cm

 

ARGITXO ANTZARA-JOKOA (5+)

Argitxok kriseilua galdu du basoan. Prakagorriek aurkitu dute, eta gure laguntza behar dute Argitxori kriseilua eramateko.  Bidean iturriak, eguzki-loreak, Mari, Basajaun,  Lamia, Tartalo… aurkituko dituzte. Beraiek lagunduko diete Prakagorriei aurrera egiten: Iturritik iturrira! Eguzki-loretik eguzki-lorera, eta berriro bota! Lamiaren besoetan gelditu naiz lotan! (txanda bat galdu), Basajaunarekin behar dut hitz egin! (txanda bi galdu), Tartalok harrapatu, eta ezin libratu! (3 txanda galdu), Marirekin gora, Tartaloren ondora! (Tartalorengana baina txanda galdu gabe)

Jolasaren helburua euskaraz jolasten disfrutatuz euskararekiko atxikimendua garatzea da;  arau errazak errespetatuz talde-jokoetan gogoz, eta kideekiko errespetuz parte hartzea, eta  honekin batera, sormena lantzea.

Gure helburua da, halaber, Euskal Herriko Ingurune naturala eta Euskal Mitologia ezagutzeko jakin-mina piztea, eta beraiekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Ezaugarriak:  Egurrezko taula, 4 prakagorriren figurak, bi dado,  eta poltsatxoa. Taularen neurria:  29x29 cm

Jolas eta joko hauek eta gehiago ohiko dendetan nahiz gure web gunean:

Portadako irudia

Azken albisteak

2023-06-01
Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana korapilatu eta sustatzea da Errigoraren helburu nagusia, eta irailetik aurrera Uzturpeko jantokira bertako arroza, olioa, piperrak edota tomatea eakarriko dituzte, besteak beste.
2023-06-01
Tras tres años de interrupción, una vez más hemos tenido la oportunidad de celebrar Uzturpeguna. Desde aquí también queremos daros las gracias a todos los que os acercasteis a celebrar con nosotros este día tan especial....
2023-06-01
Los alumnos de LH4, hicimos una escapada de dos días al albergue Txurruka de Orio. Allí vivíamos momentos inmejorables juntos y tuvimos la oportunidad de ir conociéndonos más. Todas las fotos aquí.
2023-05-16
Los días 10 y 11 de mayo se celebraron en Alsasua los encuentros PIZTU JAKINMINA. Los encuentros de este año han tenido lugar bajo el paraguas del juego de palabras ko-laborantza, donde varias ikastolas nos han contado su...