Pasar al contenido principal

"Errukirik Gabe" rock taldea martxan

Tolosaldeko musika eskaintzak beste talde bat du aukeran; Errukirik Gabe. Orain urte bete edo sortu zuten taldea, Ibarran, eta partaideak oso gazteak dira, 13 urte dituzte. Bost dira partaideak, Maria Gurrutxaga, Manex Rubiños, Jon Urrestarazu, Ekain Telleria eta Eneritz Jauregi. Orain gutxi kontzertua eskaini zuten Azku Egunean, lagunez inguratuta. Bertsioak prestatzen dabiltza orain, eta honetan jarraitzeko asmoa dute.

Azku Egunean jo zenuten, nolakoa izan zen lehen kontzertua?
Eneritz Jauregi: Oso gustura jo genuen. Oztopo taldearen aurretik jo genuen eta egia esan, gehiago jotzeko gogoarekin geratu ginen. 

Bertsioak jotzen dituzue, zenbat kantu dituzue prestatuta?
E. J.: Azkuen 6 kantu jo genituen, baina abesti gehiago ditugu prest. Pasa den abenduan hasi ginen biltzen eta astean behin entseatzen dugu. 

Nolatan erabaki zenuten talde bat sortzea?
E. J.: Ekain (Telleria) eta Jon (Urrestarazu) hasi ziren biltzen eta taldekideak behar zituztela eta Maria (Gurrutxaga) eta niri deitu ziguten, eta ondoren, Manex (Rubiños) elkartu zitzaigun. 
Ekain Telleria: Azku Egunean zerbait jotzeko deia jaso genuen eta entseatzen hasi ginen kontzertua prestatzeko. Hasieran oso urduri geunden eta jendea gerturatu behar izan zen gu lasaitzera, baina azkenean ondo joan zen eta oso ondo pasatu genuen.

Entseatzen jarraitzeko asmoa duzue beraz.
E. J.: Entseatzen jarraituko dugu. Jada jaso dugu beste kontzertu bat eskaintzeko gonbita, baina kantak gehiago prestatu nahi ditugu jo aurretik. 

Zein kanta prestatzen ari zarete orain?
E. J.: AC/DC eta Su ta Garren kanta bana prestatuko ditugu, rock gehiago jo nahi dugu. AC/DC asko entzuten dugu eta baita hemengo taldeak ere; Gatibu, Kortatu, Hesian, Vendetta...

Abesti propiorik aterako duzue?
E. T.: Badugu bat, baina letrarik gabe. Lan gehiago egin behar dugu. 

Zergatik aukeratu zenuten Errukirik Gabe izena?
E. T.: Ez geneukan izenik, baina Azku Eguneko kontzertua zela eta bat aukeratu behar genuen eta Errukirik Gabe gustatu zitzaigun. Doinu polita dauka eta denoi gustatu zitzaigun

Azken albisteak

El 10 de Mayo se celebrará Herri Urrats, aquí teneis el programa: PROGRAMA
El alumnado de 4 años ha realizado un taller, ha venido la madre de un alumno y les ha explicado la importancia que tiene la higiende bucal. Les ha enseñado cómo tienen que lavarse los dientes.
El día 23 de abril se ha celebrado el Día Internacional del Libro. Ha habido intercambios de libros, concurso literario y otras actividades.
Los alumnos y alumnas de 1º, 3º y 5º de Primaria han presentado los proyectos trabajados en clase.  Hamn disfrutado y aprendido mucho juntos, ha sido una experiencia muy enriquecedora.