Pasar al contenido principal

Urte Zaharreko Krosa

2015/12/19

Duela lau urte hasi ziren Ibarran Urte Zaharreko Krosa antolatzen. "Bete-betean asmatu genuen, urtetik-urtera atxikimendu zerrenda handitzen joan baita", dio antolatzaileetako batek. Herriko plazari bizitasuna emateko helburuarekin sortu zitzaien krosaren ideia, izan ere, "egun horretan plaza hutsik gelditzen zen". Tolosara jaitsi beharrean, herrian bertan geratzeko zerbait egitea erabaki zuten, eta hortik sortu zitzaien krosaren ideia: "Lau urte egingo ditu aurten, eta ez genuen espero herrian hain ongi errotuko zenik".

Egunean bertan lanean ibiltzen diren boluntarioez gain, lasterketa aurrera ateratzeko Ibarrako merkatari eta ostalariek euren ekarpena egiten dute. Parte hartzaile eta antolatzaileekin batera, orain arteko bidetik jarraitu nahi dute guztiek, krosaren aurkezpen ekitaldian ikusi zen lez.

Adin guztietako korrikalariek izango dute euren erritmoan krosean parte hartzeko aukera, eta izen ematea ez da diruaren ordainetan izango. Hor ere orain arteko leloarekin jarraitu nahi dute:Korrikalari bat, elikagai bat. Hau da, parte hartzaile bakoitzak izena ematerakoan elikagai bat eman beharko du. Iaz, 152 kilo eraman zituzten Elikagaien Bankura. 

Aurtengo berrikuntzen artean, kamisetaren kolorea aukeratzeko egin duten lehiaketa aipatu behar da. Bozka gehiena moreak jaso dituenez, laugarren edizioko kamiseten kolorea hori izango da. Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dute, lasterketa ondoren.

Azkenik, antolatzaileek lasterketan era batera edo bestera parte hartzen duten guztien lana eskertu nahi izan dute: "Shanti Kirolak, Ibarrako Udala, Uzturpe Ikastolako Felix Aiestaran eta Iker Gibelalde, boluntario eta parte hartzaile guztiei, eskerrik asko".

Izen emateaDortsalak hartzeko bi egun jarri dituzte. Abenduaren 30a asteazkena, 18:00etatik 20:00etara Ibarrako plazan, Sendi Ekintzaren lokalean, eta abenduaren 31n egunean bertan, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:00etara, bezperako leku berean.

Parte hartzaile guztiek izango dute saria: txikienek goxoki zakutxoa eta helduagoek kamiseta. Horrez gain hainbat zozketa egingo dira.

Ordutegia eta ibilbidea
Haurren lasterketa 16:00etan hasiko da, eta helduena 16:30ean. 

Helduek 5.400 metro egin beharko dituzte, hau da, herrian bi itzuli.

LH 1-2koek, 280 metro.

LH 3-4koek, 600 metro.

LH 5-6koek, 1.240 metro.

DBH 1-2koek, 1.820 metro.

Azken albisteak

2025-04-11
Este mes en el aula de dos años ha habido visita familiar. Esta iniciativa suele ser una oportunidad única para explicar el oficio de los padres a nuestros pequeños.
2025-04-10
La semana pasada  Ramuntxo  miembro de la Federación de Ikastolas de Iparralde, Seaska, estuvo de visita en  Uzturpe Ikastola.
2025-04-10
Los alumnos de  primero de la ESO  recibieron la visita de los apicultores que forman el colectivo  "Balerdipeko erleak".
2025-04-10
En las últimas semanas, nuestros alumnos de Educación Primaria han trabajado en torno a las bicicletas.