
Apirilaren 26rako Alpino Uzturre mendi elkarteak gaztetxoentzako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Ibardin – Xoldokogaina (486 m.) – Biriatou izango da. Txangoaren gehiengoa aldapa behera da, Iparraldeko kostaldera ikuspegi oso politarekin eta 9 kilometroko luzerakoa. Autobusa 09:30ean aterako da San Frantziskotik eta Tolosara 16:30ak aldera iritxiko da. Gaztetxoentzako 7 € da eta helduentzako 13 €. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: alpinouzturre@hotmail.com eta 685776504 telefonoan.