Pasar al contenido principal

ERRIGORAKO PRODUKTUAK SALGAI

ERRIGORAKO PRODUKTUAK SALGAI
 

ERRIGORA: Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa

Iazko esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren bigarren urtea. Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa da; nekazariek ekoitzitako produktuak erosiz, lortutako irabazien bidez euskarak irauteko eta garatzeko arazoak dituen lurraldeetako hainbat ekimeni bultzada ematen zaio.
 

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza indartzea du asmo, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascófona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.

50 €-ren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari esker.

Aurten bilduko den dirua hiru proiektu zehatz laguntzeko erabiliko da:

  • Egoera larrian den Lodosako ikastola
  • “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimena
  • Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzea

 

ERRIGORA ekimenean parte hartzen duten eragileen edo haien bitartez saldutako produktuen irabaziak eragile bakoitzak bultzatutako proiektura bideratuko dira. Ikastolen kasuan, ikastolek eta haien bitartez saldutako produktuen irabaziak Lodosako ikastolara bideratuko dira.

 
ZERTARA DATOR ERRIGORA? (euskaraz): https://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4
 
ZERTARA DATOR ERRIGORA? (gazteleraz): https://www.youtube.com/watch?v=qcaDkF4yA0w
 

Azken albisteak

LH 5 pupils got hands-on with cocoa lip balm making—learning English, measuring, and having fun along the way!
Esta semana, el alumnado de Educación Infantil ha recibido la visita del apicultor Jokin Artola, quien les ha acercado al fascinante mundo de las abejas.
Para hacer frente a la ola de calor, los alumnos y alumnas de Educación Infantil han realizado juegos de agua.
En este último tramo de fin de curso el alumnado de 5º de Primaria, ha estado trabajando el tema de los Oficios, por ello han visitado la "Iniciativa Escolar de Bomberos" (programa educativo creado por el Servicio de Bombe