Pasar al contenido principal

Guraso eskola. NEREA MENDIZABAL

 

GURASO ESKOLA

Teoria, ariketa praktiko eta esperientzien elkar trukatzea.

·                    Hilean 2 orduko saio bat, urritik maiatzara:

o    Astelehena : 14:45 – 16:45

o    Astelehena : 17:00 – 19:00

·                     Kostua:  64 €

·                     Ordainketa: 2095 5043 94 1060024667 

·                     Kontzeptua: izen abizenak eta Guraso Eskola.

·                     Matrikula: urriaren 3 arte.  Ibarrako Gizarte zerbitzuetan. Astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 bitarte. Matrikula gauzatzeko ordainagiria eraman beharko da.

Lehen eguna: urriaren 13a

Informazio gehiagorako: 943670415 eta 943671299

NEREA MENDIZABAL ETXEBERRIA

Psikopedagoga eta gizarte hezitzailea

Haur masajeko hezitzailea

Komunikazioan aditua

WEB orrialdea


                   

          Antolatzaileak: Ibarrako Udala eta Uzturpe Ikastola      

 

Jaso logela!  Itzali  telebista!  Egin eskolako lanak! Txukun jan! Zein da lagun hori? Gosaldu eta jantzi azkar  eskolara berandu iritsiko gera eta! Niri ez hitz egin tonu horretan!

Sarritan, gurasook gauza bera 100 aldiz esaten dugu, tonu guztietan eta, batzutan, pasa egiten gara. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegitan esaten dugu.

Zailtasun asko ditugu autoritarismoa, xantaia eta penaren arteko oreka edo erdiko neurria aurkitzen. Eta, gure seme-alaba eta gure artean gaizki ulertuak sortzen dira…

Igeri egiten, gidatzen, sukaldatzen ikastea normaltzat hartzen badugu… Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, gure seme-alabekin komunikatzen, IKASI DAITEKE!

Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…Nola entzun hitz egin dezaten… ariketa praktikoen bidez, Guraso Eskolan ondorengo galderei erantzuteko modua aurkituko duzue:

·         Gure seme-alabak guri gustatzen ez zaigun zerbait egiten edo esaten duenean: Nola esan benetan entzuteko? Zein muga jarri? Zer da autoritatea?

·         Gure seme-alabak arazo bat duenean: Nola lagundu? Zergatik eta nola entzun? Nola lagundu modu progresiboan bere arazoak berak konpondu ditzan eta autonomoagoa izan dadin?

·         Bere jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez duenean ezer jakin nahi: Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? Nola egin elkar errespetatzeko?

·         Gure seme-alabak beraien artean borrokatzen/haserretzen direnean: Esku hartu behar da edo ez? Nola egin bitartekari lana, ulertzen lagundu eta pixkanaka beraiek beraien arazoak konpontzeko gai izateko ?

·         Nola lagundu gure seme-alabei pixkanaka-pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen? 

 

 

carta a los padres G.E..pdf
Gurasoi gutuna G.E..pdf
Gutunarekin batera.pdf
Reverso de la carta.pdf

Azken albisteak

Como todos los años los niños y niñas de Uzturpe han tenido la visita de Olentzero y Mari Domingi
El 22 de diciembre los alumnos y alumnas de teatro de 3º y 4º de la ESO han organizado un recorrido especial de Navidad para los alumnos y alumnas de 1º, 2º, 3º y 4º de Primaria. En él se han analizado los ciclos de la...
El 18 de diciembre se celebró la Asamblea General Ordinaria de 2025 de la Sociedad Cooperativa de Enseñanza Uzturpe Ikastola.
En otoño, los alumnos y alumnas de 5º de Primaria han estado recuperando, clasificando y buscando información sobre las hojas que juntaron en los alrededores de la ikastola.