Skip to main content

Hezkuntza Proiektua ikastolaren bizitza gidatzen duen tresna da. Ikastolan egiten den guztiak proiektuan jasotzen diren asmoei erantzungo die. 
Hezkuntza proiektuaren funtzio edo eginkizun nagusiak honakoak dira:

• Ikastolak dituen hezkuntza asmoak zehaztea. 
• Pedagogia praktika gidatzea eta orientatzea. 
• Haur eta gazteen hezkuntzan eragile guztion koherentziarako hizpide izatea. 
Proiektu hau hezkuntzako esku-hartze prozesua koherentziaz zuzentzea ahalbideratzen duen proposamen integrala da.

Hezkuntza Proiektua aurrera eraman ahal izateko hezkuntza komunitateko kideen (ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta beste 
langileak) iritzi eta esperientzian oinarritzen da.

Azkenean, Hezkuntza Proiektu hau “Uzturpe Ikastolaren bizitza filosofia” baten isla izan behar du. Bizitza ulertzeko modu bat. Norberari eta besteekin batera zoriontasuna eta benetako ongizatea lortzera eramango dion filosofia.

fitxategiak
Hezkuntz proiektua gazt.pdf
Hezkuntz proiektua eus.pdf