Skip to main content

Ludoteka

Udazken eta udaran, alegia, iraila eta ekainean, ludoteka zerbitzua eskaintzen da ordutegi trinkoan gauden bitartean (14:30-16:30tara).

Negu eta udaberriko oporraldian ere, zerbitzua eskaintzen da baina aurten ez da talderik osatu.

Zerbitzu honen helburu nagusienak honakoak dira:

- Euskararekiko jarrera positiboa bultzatzea, euskal kultura eta tradizioetara hurbilduz.

- Adierazpena, sormena, esperimentazioa... lantzea.

- Talde harremanak sendotzea talde barruko erlazioa sendotuz.

-  Autonomia pertsonala garatzea. Txikienak eguneroko bizitzako ohituretan  eta beste hainbat ekintzetan autonomoagoak izaten lagunduz.

- Ingurugiroa eta natura errespetatzea.

- Hezkidetza lantzea, ekintzak parekidetasunean oinarrituz.

-  Kulturartekotasuna. Atzerritik etorri diren haurrak gure kultura eta  ohitura jakin batzuk ezagutzea eta, aldi berean, beraien herrietako  ohitura eta jolasak guk ezagutzea. 

- Ibarrako ezagutza lantzea, natura eta nekazal mundura hurbilduz.

 

Ludoteka