Eskolaz kanpoko zerbitzuak egokitzen
Aurtengoan, ikastolak antzerki eta eskulan tailerrak eskaini ditu zuzenean. Horretaz gain, Loatzo Musika Eskolak ere musika hezkuntza eskaini du.
Ikastolak eskolaz kanpoko zerbitzuen inguruko hausnarketa abiatu zuen 2023-2024 ikasturtean. Horren helburu nagusia zein zerbitzu eta zertarako eskaintzea izan zen. Zentzu horretan, ikastolako organo ezberdinetan gaiaren inguruan hausnartu ondoren, ikastolako ildo pedagogikoarekin koherentea den, eta batez ere, gure inguruneko errealitate linguistiko berrira egokiago egokitzen den eskaintza eskaintzea erabaki da.
Irudia