Skip to main content

Auzolanean gurea den festa

 

Ikasturtero bezala, ikastolako komunitatea indartu asmoz, ikastolaren eguna antolatu da ekainaren 6an, aldaketaz beteriko Uzturpeguna izan da aurtengoa.

Ikasle, familia eta langileen artean antolatzen den egun hau jaialdiarekin hasi da. Hainbeste urtez ikastolaren sorreran eta lanean aritu diren ikasle, familia eta lankide ohiak omendu ditugu . Eta belaunaldi bati amaiera emateko ikastolaren sorreratik hona entzungai izan ditugun euskal abestiak entzunen ikastolako historian zehar bidaiatzeko aukera izan dugu.

Pilota txapelketako finalak amaitu ostean, aurten ere, festa ikastolako kanpo espazioan jarraitu dugu: elkarlanean prestaturiko bazkaria, toka, aurpegi margoketa eta photocalla. Bazkal ostean, Loatzoko musika taldearen abestiez lagundurik Lazkaoko kilometroetako arropa eta DBH 3ko ikasleena erosteko aukera ere izan dugu. Eta Isidro LarraƱagaren txarangak eman dio amaiera festari.

Beste behin ere auzolan erraldoi honen emaitza bistakoa izan da, elkarlanean antolaturikoaz  elkarrekin gozatzeak ez baitu parekorik!

 

Uzturpeguna

 

Uzturpeguna1

 

Uzturpeguna2
Uzturpeguna4