XXVI. Kultur Astea
Uzturpe Ikastolak aurten ere bere urteko kultur egitaraua osatu zuen, urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra bitartean herritarrei hainbat ekitaldi eskainiz .
Astea urtarrilaren 26an hasi zen. 2-6 urteko haurrei zuzendutako Maite Frankoren ipuin kontaketa bat izan genuen Emeterio Arresen. Biharamunean, Loatzo Musika Eskolak musika emanaldia eskaini zuen elizan.
Urtarrilaren 30ean, ostiralean, ORPO, PUNTA eta TTAK taldeek Alurr ikuskizuna aurkeztu zuten kiroldegian. Hurrengo egunean, larunbatean, ikastolak ateak ireki zituen 10:00etan Emeterio Arresen, herritar guztiak gonbidatuz espazioak ezagutzera eta hamaiketakoa egitera.
Otsailaren 1ean, igandean, mendi ibilaldi bat antolatu zen. 11:00etan abiatu ginen plazatik, mapa eskuan inguruak ezagutzeko. Otsailaren 5ean, osteguna, Ane Ablanedok hitzaldia eman zuen Kultur Etxean, 17:30etan, hazten laguntzeko mugen, askatasunaren eta arduraren arteko orekan oinarrituta.
Otsailaren 6an, ostiralean, GAZTEZULO taldeak bere 10. urteurrena ospatu zuen plazan, Munduko Zaporeak eskaintza gastronomikoarekin, 18:00etan. Azkenik, otsailaren 2tik 6ra bitartean, Uzturpe Ikastolako ikasleek egindako argazkien erakusketa ikusi ahal izan zen Kultur Etxean.
Ekitaldi guzti hauek kultur astea ospatzeko eta komunitatea elkartzeko aukera paregabea izan ziren.
HEMEN egitaraua.