Skip to main content

Inauteriak biziki ospatzen

Aurtengo gaia, "Superheroiak" izan da eta Ostegun Gizenean, kiroldegira jaitsi eta  jaialdi polita egin ondoren, ikastolara igo ginen eta superheroi moduan geletako argazkiak atera genituen.

Ondoren, ikastola aurrean elkartu eta kalejiran plazara jaitsi ginen. Plazara iritsi ginenerako, gurasoak zain geneuzkan; bertan, Iñigo gure sukaldariaren txorixo goxoa jateko aukera izan genuen, Ostegun Gizeneko ohitura mantenduz. Egun zoragarria izan zen, festa giroan ospatu genuen ikasle, familia eta langileak elkarrekin.

 

inauteriak
Ostegun Gizena
Ostegun gizena2