Skip to main content

Familien formazioa

Gurasoek hezkuntza-komunitatearen parte aktibo izateko bidean, ikasturte honetan ere hainbat formazio-aukera izan dituzte. Guztion parte-hartzea ezinbestekoa da haur eta nerabeen ongizatea bermatzeko. Bide horretan, udala zein herriko eragile ezberdinen eskaintzak baliatu ditugu, elkarlana sustatu eta gure eskaintza aberasteko.

Kultura Astearen baitan, Ane Ablanedok hitzaldi interesgarria eskaini zien familiei, hazten laguntzea: muga, askatasuna eta arduraren arteko orekaren inguruan. Aldi berean, nerabeen familientzat LUGUs aplikazioaren erabilera azaltzeko saioa antolatu zen, teknologiaren erabilera egokiari bide emateko. Era berean, Lehen Hezkuntzako 2, mailako gurasoak ikastolara gonbidatu ziren matematikako arloa ikastolan nola lantzen den ikustera. Azken helburua, jolasaren bidez, etxean matematikak nola landu jakitea izan zelako.

Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duten garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu zen webinarrerara gonbidatu ziren familiak, martxoan Paula Casares “Familiak eta hizkuntzaen garrantziaz” aritu zen eta apirilean Kike Amonarriz “Familiak eta hizkuntzaren atxikimenduaz” aritu zen.

Treba Nerabeak egitasmosaren harira, sexualitatearen inguruko ikastaroa eskaini da, Ibarrako Gaztezulon.  Ibarrako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin batera, Treba Nerabeak egitasmoaren baitako ikastaro interesgarrian parte hartzea bultzatu dugu Ikastolatik. Sexualitatea: Plazerra, adostasuna eta zaintza izeneko tailerra antolatu dute, Ageda Blasco trebatzaileak gidatuta. Saio horretan praktika seguruak, pornografia, STIen prebentzioa, sextingaren erabilera kontzientea eta sexortsiotik/groomingetik edo beste sexu-indarkeria digital batzuetatik bereiztea erakutsiko dute, besteak beste.

Gipuzkoako gazteriaren osasun mentalaren eta, bereziki, antsietate-egoeren prebentzioan laguntzeko helburuarekin Badabidebat elkarteak, 'Stop antsietatea' prestakuntzan parte hartzea bultzatu du. 

Matematika