Skip to main content

Zer, nola eta zertarako komunikatu?

Komunikazioaren arloan, aurtengo ikasturtean Ikastolen Elkarteko mintegietan marka berria estreinatu dugu, eta helburu nagusietako bat  marka hori gure komunitatean zabaltzea izan da. Horrez gain, EHIko komunikazio-arduradunen gaitasunak indartzea ere landu da, marka, diskurtso eta praktika komunikatiboetan koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko. Horrela, eguneroko jardunerako orientazio argiagoa lortu eta ikastolen arteko elkarlana eta esperientzien trukea sustatu dira.

Bestalde, gure sare sozialak indartzeko ahalegina egin dugu, gure ekintzak eta proiektuak komunitate osoarekin partekatzeko helburuarekin. Horren bidez, honako helburu hauek landu dira:

  • Parte-hartze aktiboa sustatzea: ikasleek, familiek eta langileek elkarrekin komunikatzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten.
  • Jarduerak ezagutaraztea: ikasleen lanak, ekintzak eta proiektu bereziak modu argi, erraz eta atseginean zabaltzeko.
  • Komunitatearen kohesioa indartzea: ikastolako albisteak eta proiektuak modu irekian partekatuz, harremanak eta elkarlana sendotzeko.

     

Irudia
Uzturpe