Skip to main content

Euskara Taldea: urtez urte, euskararen alde

Aurtengo ikasturtean, Euskara Taldeak berriz ere ekimen ugari jarri ditu martxan, euskarak ikastolako egunerokoan presentzia bizia izan dezan. Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, ikasleek eta irakasleek giro alaia sortu zuten tailer, jolas eta kanta‑kantari saioekin. Apirilaren 23an ospatutako Liburuaren Egunean, irakurzaletasuna izan zen ardatz: literatur lehiaketa, ipuin kontaketak eta elkarrizketa txikiak nagusitu ziren.

Ikasturteko unerik berezienetako bat Korrikan bizitakoa izan zen, bertan,  Ixiar Amondarainek lekukoa hartu eta ikastolaren izenean eramateak harrotasuna eta hunkidura ekarri zizkigun guztioi.

Bestalde, iaz abiatutako jokaera protokoloa sendotzen jarraitu dugu, hizkuntza‑ohiturei buruzko hausnarketa eta konpromisoak modu naturalean txertatuz. UEMAk antolaturiko  “Ispiluari begira” eta “Bixitailerra”  ekimenetan ere parte hartu dugu. Era berean, Galtzaundi elkarteak proposatutako EUSLE proiektua ere martxan izan dugu DBHko geletan.

Euskara Taldean argi dugu: euskararen aldeko bidea elkarrekin egiten da. Horregatik, datorren ikasturtean gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu; taldean lekua baduzu.

Euskaraz bizi, euskaraz hazi, euskaraz eragin

 

Euskara Taldea
Euskara Taldea
Euskara Taldea 2