Bizikidetza
Elkarbizitza elkarrekin bizitzea eta lan egitea da, elkar ulertuz eta errespetuz, NI izateari zertxobait uko eginez eta ZUgan eta besteengan gehiago pentsatuz.
Bizikidetza taldekook, esku hartzea bateratu eta protokoloa zehazten jarraitu dugu, agertu zaizkigun kasuei ahalik eta azkarren eutsi, esku hartu eta familiekin harremanetan jarriz.
Bizikidetza batzordean, LH4tik-DBH4rainoko ikasle ordezkariak daude. Urtean zehar bilerak egin eta ekintzak antolatzea dute helburu eta ikasturte honetan, beraien laguntza ezinbestekoa izan da zenbait ekintza antolatzerako garaian. Honako hauek izan dira antolatu diren elkartasun ekintzak:
Urtarrilean, “Tolosaldea Sahararekin” elkarterako janaria eta eskola materiala bildu genituen. Beste behin ere argi geratu zen ikastolako komunitateak ekimen honekin duen konpromezua, 153,300 kg bilduz.
Apirilean, LH 6ko ikasleekin elkarlanean, Bizipoza elkartearen aldeko XV. Elkartasun kilometroa antolatu genuen. Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Uzturpe ikastolako komunitateari esker, beste behin ere, elkartasun aleak elkarbanatu ditugu eta lortu diren 1144,74€-ak BIZIPOZA elkartera bideratu ditugu.
Guztion artean hezkuntza inklusiboagoa, herri inklusiboagoa eraikitzen jarrai dezagun.
Beste ikasturte batez, DBH 2tik 4rako ikasle bolondresekin, Ikasle Zirkuluak ere antolatu ditugu. Bere funtzioa, berdinen arteko laguntza-eredu bat sustatzea da. Horretarako, lehendabizi, ikasturte hasieran, bizikidetza taldeko kideen eskutik, formazio saio bat eskaini zitzaien. Ondoren, hilean behin biltzen saiatu gara, gelan, patioan eta etxera bidean gertatu diren gatazken berri jasotzeko, hauen inguruko hausnarketa saioak burutuz eta irtenbide desberdinak aurkitzen saiatuz.
Berdintasunaren aldeko lanketan ere aritu gara ikasturtean zehar. Ekintza hauek burutuzeko, lantalde ezberdinak osatu ziren ikasturte hasieran eta bizikidetzako arduradunez gain, lankide ezberdinak ere ibili dira honen antolaketan. Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean eta martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, ikasgeletan, hainbat dinamika burutu ziren egun honi keinua egiteko.