Skip to main content

Mugikortasuna

Aurten, EA30ko taldean, Garapen iraunkorreko 11. helburua izan dugu ardatz eta honen harira, mugikortasuna landu eta aztertzeko ardura izan dugu. Proiektua bi ikasturtetan banatu da: lehengoan, diagnosia eta esku-hartzea diseinatu da; bigarrengoan esku-hartzea bideratu dugu.

Aurten esku-hartzea gauzatu dugu.

Aurtengo helburua, Uzturpeko ikasleak, zein edozein ibartarrak Tolosara bizikletaz egiten dituen ibilbideak ahalik eta modu seguruenean egitea izan da. Horretarako, Ibarrako eta Tolosako udaltzainek diseinatutako hiru ibilbide aztertu dituzte geletako agenda 30eko arduradunek; ondoren, ibilbide horiek bizikletaz burutu dituzte udaltzainen eta agenda 30eko arduradunen laguntzaz.

Ibilbideak honako hauek izan dira:

1- San Bartolome plaza eta Usabal kiroldegia

2- San Bartolome plaza eta Leidor zinema

3- San Bartolome plaza eta Gorriti plaza

Hau guztia borobiltzeko, Ibarrako Udaletxean ikasturtean zehar burututako ekintzen ondorioak eta proposamenak aurkeztu ditugu Udal Foroan.

Azkenik, ikasturtean zehar mugikortasunaz gain, beste ekintza batzuk ere egin ditugu: patio garbiketako txandak mantendu, ikasturte hasieran patioan geratzen ziren zaborren inguruko kontzientziazio kanpaina egin, kotxerik gabeko eguna ospatu...

Ikasturte honetako lanak bukatuta, datorren ikasturterako gogotsu jarraitzen dugu.

 

Agenda 30

 

kotxerik gabeko eguna