Skip to main content

JANGELA

 

Aurtengo ikasturtean ere, aldaketa ugari izan ditugu. Lankide batzuk joan dira  eta berriak etorri zaizkigu. Hala ere, guztion artean giro atsegin bat eraiki dugu eguerdiko tartean.

 

Uzturpe ikastolako filosofia eta lan ildoak jangelakoarekin bat eginez  jarraitzen dugu. Horretarako gatazken kudeaketan, arauen lanketan…formazioa jaso dute jangelako hezitzaileek.  

 

Janegela ikastolako parte denez, hilean behin, gelan lantzen diren gaien inguruan hausnartzen dugu eta horri lotuta gai bat aukeratu, ekimen honi jangela tematikoa deitu diogu. Bertan, herrialde ezberdinetako janaria probatzeko aukera izan dute eta aldi berean, herrialde horietako jolasak eta ohiturak ezagutzen dituzte. Ikasturte honetan, Egipto eta Txina izan dira aukeratutako herrialdeak.

 

Helburu nagusietako bat, jangela ikastolako hezkuntza proiektuaren parte izatea da, eta aldi berean, ikasleen , familien eta irakasleen beharrei erantzun egoki bat ematea.

 

Horretarako, 0 KM-ko produktuekin osatutako dieta eskaintzen jarraituko dugu, garaiko lehengaiekin, produktu ekologikoak erabiliz eta ikastolan bertan kozinatutako elikadura orekatuan oinarrituz.

 

Irudia
Jangela