Skip to main content

ESKOLAZ KANPOKO ZERBITZUAK EGOKITZEN

 

2024-2025  ikasturtean ikastolak antzerki tailerra eta eskulan tailerra eskaini ditu zuzenean. Horretaz gain, Elduayen Hizkuntza Eskola eta Loatzo Musika Eskolaren bidez ingelera eta musika eskolak eskaini dira.

Ikastolak eskolaz kanpoko zerbitzuen inguruko hausnarketa abiatu zuen 2023-2024 ikasturtean, horren helburu nagusia zein zerbitzu eta zertarako eskaintzea izan zen. Zentzu horretan,  ikastolako organo ezberdinetan gaiaren inguruan hausnartu ondoren  ikastolako ildo pedagogikoarekin koherentea den, eta batez ere, gure inguruneko errealitate linguistiko berrira egokiago egokitzen den eskaintza eskaintzea erabaki da. Ondorioz, urtetan, Elduayen Hizkuntza Eskolaren bidez eman den ingeles eskolak bertan behera uztea erabaki da.  

Irudia
Musika Eskola