INAUTERIAK BIZIKI OSPATZEN
2024ko otsailaren 7an hasi ginen inauteriak ospatzen. Aurretik ondo landutako dantza eta mozorroak aurkezteko eguna izan zen Ostegun Gizena. Aurtengo gaia "Maskarak" izan da. Maila bakoitzak herrialde ezberdinetako maskara bat aukeratu eta prestatu zuen. Maskarekin mozorrotu ginen.
Kiroldegian jaialdi polita egin ondoren ikastolara igo ginen eta maskarak jarrita genituela geletako argazkiak atera genituen.
Ondoren denak ikastola aurrean elkartu eta kalejiran plazara jeitsi ginen.
Plazan gurasoak zai geneuzkan eta bertan inauterietako musikaz alaiturik, Iñigo, gure sukaldariak prestaturiko txorixoa jateko aukera izan genuen Ostegun Gizeneko ohitura mantenduz.
Irudia