Gabonak, gabonak hau zoriona
Gabon giro berezia bizi izan genuen aurten ikastolan. Abenduko azken asteetan, ilusioa eta emozioa nagusi izan ziren, eta ekintza desberdinak antolatu genituen elkarrekin ospatzeko. Lehenik eta behin, Olentzero eta Mari Domingi gure ikastolara etorri ziren bisitan. Txikienek pozik hartu zituzten, eta beren gutunak eman zizkieten, kanta eta irribarre artean.
Gainera, abenduaren 24an, ikasleak artzain eta artzai andrez jantzita Ibarrako kaleetan zehar ibili ginen abesten. Herritarrek gure doinuak entzun zituzten, eta giro zoragarria sortu zen herrian.
Goiza amaitzeko, plazan gaztain jana antolatu genuen. Giro ederrean elkartu ginen guztion artean, eta gaztain goxoak janez eman genion amaiera egunari.
Ekintza hauek guztiak gure komunitatea sendotzeko aukera paregabea izan dira, eta haurrek tradizioekin konektatu eta elkarrekin gozatzeko aukera izan dute. Mila esker parte hartu zenuten guztioi!
